Otoitzgunea

Hona otoitz senzilo batzuk San Migelen bitartez Jainkoari gure bihotzak zuzentzeko, bere laguntza eskatu eta ematen dizkigun ondasunak eskertzeko.

San Migel Goiaingerua, gure herriaren zaindaria zu zara. Zenbat alditan gogoan dut zuk gure herriari egiten diozun bisita alai eta zoragarria, gure kale eta etxeetan nola hartzen zaitugun debozio eta maitasunez! Zenbat alditan jasotzen dut nik begirada zure bizilekua bilatu nahiean bezala eta zure babesa eskatzeko une latzetan! Zuk gure eguneroko bizitza ezagutzen duzu, gure neke eta lanak, gure poz eta oinazeak. Horragatik beti zue Aralarko gailurrera dihoaz gure otoitzik sakonenak, zuregana, Kristo piztuaren mezulari zarenez gero, Berak gure bizitza eta gure izadi osoa berritzen baitu. Berriz ere, otoitz giroan, esaktu nahi dizut une onetan Jaunaren laguntza, gure familiarentzat, adiskide eta lagunentzat eta eman diezagula zuk beti iragartzen diguzun hain beharrezko dugun babesa.

San Migel Goiaingerua, zugan ikus dezakegu gazte indarra eta gaitzaren aurkako borrokaren errepresentazio bikaina, Babestu Aralarko gailur hartatik gazte guztiak, mendizaleak eta gainerako kirolzale, ibiltari eta bidaiari guztiak. Eta zaindu gaitzazu ere gazteen artean dauden arrisku guztietaz, sinesgabekeria, indiferentzia, egoismoa, propotentzia. Iriki ezazu gure adimena eta gure bihotza Kristoren mezu salbagarria ezagutu eta onar dezagun, gure konpromezua hartu dezagula beti mundu hobea sortzeko, solidaridadea, justizia eta pakea bultzatuz. Gure konfidantza osoa Jaunaren grazian jar dezagula beti.

San Migel Goiaingerua, zuk iragartzen diozu munduari Kristoren gurutze eta piztueraren bidez iritsi duen salbamenaren misterioa. Lagundu gure herriari eta munduko herri guztiei pakean eta maitasunean aurrera egin dezaten. Argi itzazu nazioak eta erakunde politiko, ekonomiko eta sozialak zuzentzen dituzten guztien adimenak. Modu horretan justiziaren alde joka dezaten, eta hainbestek sufritzen duten pobrezia, gosea eta kultura gabeziaren aurka jardun daitezen. Argi itzazu denak munduan zehar zabal dezagun Jainkoarenganako eta denenganako maitasunaren mezua, premian daudenei laguntzearen mezua. Jainko gure Aitaren aurrean egizu premian dauden guztien alde, gaixo eta edadetuen alde senti dezaten zure pake eta zorionaren mezuaren indarra.

San Migel Goiaingerua, munduko gaitza gure bizitzetatik botatzeko ahaleginetan zure laguntza eskatzen dizugu. Egizu gure alde Jainko gure Jaunaren aurrean pakea eman diezagun, biolentziak buka daitezen, heriotza, opresioa eta mehatxuak desagertu daitezen, abortoa, terrorismoa, gerra, sexu edota arrakerizko biolentziak lehen bait lehen buka daitezen. Modu horretan guregan justiziaren fruitu den pakeak aurrera egin dezan, norberaren bihotzean Jaunaren maitasunetik sortzen den pakea izan dadila beti gure herrian eta mundu osoan nagusi.